RO taldeak lehen kontzertu akustikoa emango du Tabakaleran

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 22a, 09:10

(Argazkia: Garai fot)

Azkoitiko RO musika taldeak aurkezpen kontzertua eskainiko du zapatu honetan, martxoak 23, Donostiako Tabakaleran. Kutxa Kultur Musikako egitarauaren baitan emango dute kontzertua.

Formatu akustikoan izango da kontzertua, eta boskotea izan beharrean, seikote bezala aurkeztuko dira oholtzan. Izan ere, Iraia Bereziartua azpeitiarra izango dute gonbidatu bezala, biolina eta biolontxeloa jotzen.  Horrez gain, irudiak ere lekuko izango dituzte, bertan dagoen pantaila erraldoia erabiliko baitute irudien proiekzioak botatzeko.
 
Kontzertua Tabakalerako laugarren solairuan izango da Kutxa Kultur plazan, 20:00etan. Sarrera doan izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide