Apirilaren 28an egingo diren Espainiako Kongresurako hauteskundeetarako zerrenda osatu du Gipuzkoako Alderdi Popularrak, eta zerrenda horretako bigarrena da Maria Pilar Elias politikari azkoitiarra. Zerrendako lehena da Iñigo Arcauz Donostiako zinegotzi ohia. Azkoitiko Udalean UCD alderdiko zinegotzi zen Elias eta 1980an ETAk hil zuen Ramon Bagliettoren alarguna da.