Musika tresna historikoen kontzertua egingo dute apirilean Intsausti Jauregian

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 21a, 10:23

Zaharberritutako pianofortea aurkeztu zuten eguna. (Argazkia: Maxixatzen)

Apirilaren 7an, igandea, teklazko musika tresna historikoen kontzertua eskainiko dute, Intsausti Jauregian. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatu du kontzertua, eta pianoforte, klabezin eta klabikordio doinuak doan entzuteko aukera izango da.

2018ko abenduaren 15ean, 1788-1800 urteetan 'Broadwood' Ingalaterrako etxeak egindako pianofortea aurkeztu zuten Intsausti Jauregian, Italian 'Umberto Debiaggi' etxeak zaharberritu ondoren. Lehen kontzertu bat antolatu du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak.«Mota berezikoa da, hiru teklarekiko musika-tresna historikoak izango baititu: pianofortea, klabezina eta klabikordioa. Apirilaren 7an, 11:30ean hasiko da kontzertua Intsausti Jauregian, eta sarrera doakoa izango da gela bete arte. Esteban Elizondo, Loreto Fernandez eta Loreto Aramendi izango dira kontzertuko interpreteak, eta hamaika abesti eskainiko dituzte ikus-entzuleen aurrean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide