Joanes Txurruka Espainiako Neguko Txapelketan

Maxixatzen.eus

Pello Benitez eta Joanes Txurruka.

Joan den asteburuan, Joanes Txurruka igerilaria Espainiako Neguko Txapelketan lehiatu da Gijonen (Espainia).

Bere lana aipatzekoa izan da: lehenengo egunean 100 metro bizkarreko frogan 1’01”90 denborarekin bere marka pertsonala ia segundo batean jaitsi zuen, 10. denborarik onena eginez. Denbora horri esker, B finalerako sailkapena lortu zuen. Finalean oso ondo aritu zen, eta 4. postuan amaitu zuen.

Informazio gehiago eta sailkapenak, loturan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide