'Corgi, las mascotas de la reina' eta '70 Binladens' filmak ikusgai asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko martxoaren 20a

Datorren asteburuan, 'Corgi, las mascotas de la reina' eta '70 Binladens' filmak eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian. Ostiralean eta zapatuan ez da film emanaldirik izango, 'K-Baret' antzerki musikalaren estreinaldia egingo dutelako Bigoterik Gabe antzerki taldeko kideek. 

Igandean, martxoak 24, 'Corgi, las mascotas de la reina' filma emango dute 17:15ean. 19:30ean, berriz, '70 Binladens' filma emango dute. Astelehena ikuslearen eguna izango da, eta 20:00etatik aurrera '70 Binladens' filma ikusteko aukera izango da. Ikusi bi filmen aurrerapen bideoak:

'Corgi, las mascotas de la reina' filma:

'70 Binladens' filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide