Txekiar Errepublikan jokatuko da euli salmonido gazteen modalitateko Munduko Arrantza Txapelketa. 18 urtez azpiko txapelketan lehiatuko da azkoitiarra. Joan den urteko uztailean Sudupek Espainiako arrantza txapelketa irabazi zuen, Galiziako Xallas eta Allons ibaietan. Euskal Selekzioa ordezkatu zuen azkoitiarrak ordukoan.
2018ko garaipen bakarra ez zen izan Espainiakoa. Gipuzkoako Txapelketa ere irabazi zuen, eta bigarren sailkatu zuen Euskadiko Txapelketan. Espainiako selekzioarekin joango da Txekiar Errepublikara Sudupe, baina uztailean Espainiako Txapelketan parte hartuko du, Burgosen.