Azkoitiarrak protagonista Azpeitiko San Josetako trikiti jaialdian

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 18a, 08:50

Herenegun, zapatua, trikitilari azkoitiarrek protagonismo berezia izan zuten Azpeitiko Soreasu Antzokian egin zen San Josetako trikiti jaialdian.

70eko eta 80ko hamarkadetako trikitilariak gaitzat hartuta, sasoi hartako abestiak eskaini zituzten Azpeitian hainbat trikitilarti azkoitiarrak. Mamen 'Maltzeta' azkoitiarra, Patxi Aiorga eta Joseba Zabalorekin aritu zen eta Sakristaua, Egurrola, Epelde, Txato, Izer eta Porrutxo eta Berastegirekin. Horiez gain, Aizpurutxo anaiak, Laja II.a eta Landakanda, Zabale aita semeak-Uitte eta Imuntzo eta Epelarre ere Azpeitian izan ziren.

Iñaki Garmendia 'Laja' zendu berria omentzeko bideoa eskaini zuten, bertsoz lagunduta. Denboran atzera eginda, trikitilarien anekdotak ezagutzeko aukera ere izan zen. Trikigiro elkartea lantzen ari den Urola bailarako trikitiaren eta trikitilaren inguruko dokumentalaren aurrerapen zatia ere eskaini zuten jaialdian. 

Argazkiak: Ibon Errazu

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide