Aranbarri, Gantzarain eta Jauregi, 'Arte[faktua]' saioan

Maxixatzen.eus

Aranbarri eta Gantzarain, Yolanda Mendiola aurkezlearekin. (Argazkia: Artefaktua)

Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarra 'Munduko tokirik ederrena' bere azkeneko lanaz aritu Euskal Telebistako 'Arte[faktua]' saioan Yolanda Mendiola kazetariarekin.

Gainera, haren herrikidea den Xabier Gantzarain idazle eta arte kritikoa gonbitatu du saiora. Gantzarainek berriki euskal arte garaikidearen historia hurbilaz diharduen 'Zuloa' izeneko liburua idatzi du, eta horren inguruan ariko da solasean.

Bestalde, Ixabel Jauregi azkoitiarra irakurlea elkarrizketatu dute saio berean. Joxean Agirreren 'Ispiluak eta itsasoak' liburuaren kritika egin du Jauregik. 

Ikusi saioa loturan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide