Joseba Diaz nagusi Alto Sil kilometro bertikalean

Maxixatzen.eus

Joseba Diaz, garaikurrarekin. (Argazkia: Trailcyl)

Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak Alto Sil kilometro bertikaleko lasterketa irabazi zuen atzo, zapatua, Santa Cruz del Sil herrian (Gaztela eta Leon, Espainia).

Joseba Diazek 31 minutu eta 44 segundo behar izan zituen lau kilometroko proba burutzeko. Bobia mendi gainean —2.000 metro— zuten helmuga, eta ibilibidean 800 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zuen azkoitiarrak.

Hilaren 17an, igandean, 18 kilometroko beste lasterketa bat irabazi du Diazek Alto Silen azken hori ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide