Musika bandak girotu du eguerdia plazan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 16a, 13:46

Musika banda, Kontzejupean. (Argazkiak: Maxixatzen)

Azkoitiko Udal Musika Bandak kontzertua eman du gaur, zapatua, Kontzejupean.

Kontzertua eman aurretik kalejira eging dute herriko kaleetan zehar, eta 12:30ean Kontzejupen urteko bigarren kontzertua eman dute. Besteak beste, JerusalenLord TullamoreMusic from the incrediblesArabian dancesThe show must go onJohn Williams in concert eta Santana a portrait abestiak eskaini dituzte, Carlos Muñoz zuzendariaren gidaritzapean. Giro eguzkitsuak lagunduta, herritar asko bertaratu da kontzertua zuzenean jarraitzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide