Iñigo Dierezek 'Katu' bere lehen eleberriaz hitz egin du Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 16a, 12:00

Iñigo Dierez idazle azkoitiarrak (Azkoitia, 1993) 'Katu' bere lehen eleberriaz hitz egin du Arantxa Iturbek gidatzen duen Euskadi Irratiako 'Arratsean' saioan. 

Katu beltz baten proposamenak idatzi ditu liburuan, eta Asier protagonistari tratu bat egingo dio: bizitzen uzten ez dioten lagunak akabatuko ditu katuak berak, trukean, maite duen bat ere hiltzekotan. Liburuari buruzko hainbat xehetasun azaldu ditu idazle azkoitiarrak 'Arratsean' saioan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide