Lehen hitzaldia bihar, asteazkena, egingo dute. Jexux Mari Mujika Deustuko Unibertsitateko irakasleak Arrisku gizartea. Gaur arrazoizkoa dena eta ez dena hitzaldia eskainiko du Elkargunean, 15:30ean. Gaia bi saiotan azalduko du Mujikak, eta jarraipena martxoaren 27an, asteazkena, emango dio leku eta ordu berean.
Hirugarren hitzaldian, berriz, medikuntzan magiak eta astrologiak duten papera izango du hizpide Enrique Samaniego angiologian eta kirurgia baskularreko espezialistak. Azken hitzaldia apirilaren 3an izango da, 15:30ean. Apirilaren 10ean, berriz, irteera antolatu dute Bilbora. Arte Ederren Museoa bisitatuko dute eta 14:00etan aterako da Bilborako autobusa Azkoitiko Eroski txikiaren paretik.