PPM eta Reincidentes taldeko abeslari eta liderra entzuteko aukera izango da, Zurten

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 18a, 11:55

'P.P.M. Cover Sessions' izenburupean, Javi PPM eta Fernando Madina, Reincidentes taldeko abeslari eta liderra, entzuteko aukera izango da martxoaren 30ean, 23:00etatik aurrera, Zurt tabernan. Eta kontzertu hori amaitzen denean Rock Gaua izango da tabernan.

Punk eta rock estiloan izan diren abesti arrakastatsuenak joko dituzte emanaldian. Horrez gain, Leonard Cohen edo Suzanne Vega egileen lanak ere bai.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide