Iñigo Aranbarri eta Xabier Gantzarain iidazle azkoitiarrak elkarrizketatu zituzten duela gutxi Yolanda Mendiolak gidatutako ETB1eko Artefaktua literatura saioan. 'Munduko tokirik ederrena' narrazio liburua joan den urteko azaroan kaleratu zuen Aranbarrik, eta azken lan hori izan dute hizpide saioan. Gonbidatu gisa, berriz, Xabier Gantzarain herrikidea izan da. Joan den asteko asteazkenean grabatu zuten elkarrizketa, eta zapatuan, martxoak 16, 15:00etan eskainiko dute elkarrizketa.