Ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara egongo dira eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara. Eliz atarian egongo dira ateri baldin badago, eta euria egiten badu, berriz, Kontzejupean.
«Herritarren izenean» erakundeei eskaera egin nahi diete «Azkoitiko San Jose Egoitza kalera hurbiltzeko». Egoiliarren egoitza herrigunera gerturatzeko eskatu asmoz, herritarren sinadurak batzen ari da Egoitza Kalera taldea. Gaur egun egoitzak duen kokapena ez zaie iruditzen «egokia» denik, «ez bertan bizi direnentzat, ez haiek bisitatzera etortzen direnentzat», azaldu dute Egoitza Kalera taldeko lagunek.