Udaleko Hezkuntza sailak eta Gaztanenea Formakuntza Zentroak ingelesa eta alemana praktikatzeko jarduera ezberdinak antolatu ditu. Helburua da ondo pasatuz hizkuntzen ahozkotasuna hobetzeko aukera ematea herritarrei.
Ostegunetan, hilean bitan, pintxo-potea ingelesez egingo da jatorrizko hiztun batek lagunduta. Ondorengo egunetan izango dira saioak: martxoak 14 eta 28, apirilak 4 eta 11, maiatzak 9 eta 23.
Alemana praktikatu nahi dutenek ere badute eskaintza. Martxoan, apirilean eta maiatzean hilean bitan, alemanez hitzaldi-solasaldiak egingo dira eta ondoren partaideak kalera aterako dira hizkuntza praktikatzera eskola girotik aldenduz.
Saioak izango dira: martxoak 27, apirilak 3 eta 10, maiatzak 8 eta 15.
Pintxo-potean parte hartu nahi dutenentzat topagunea Gaztanenea Formakuntza Zentroa izango da. Bertara gerturatu beharko dute aipatu egunetan 19:30ean.
Alemaneko saioak 18:00etan izango dira, apirilaren 10ekoa eta maiatzaren 15ekoa ezik. Azken bi saio horiek 19:00etan izango dira.