Azkoitia Gukaren zozketak

‘Nire, zure, gure Verdini: 25 urte’ dantza ikuskizunerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

‘Nire, zure, gure Verdini: 25 urte’ dantza ikuskizuna eskainiko du Verdini Dantza Taldeak, datorren igandean, martxoak 17. Emanaldia ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera banatuko ditugu.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da: 

Nor da dantza ikuskizunaren zuzendaria?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera martxoaren 15a baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean bertan jakinaraziko dugu Webarruen bi irabazleak zein izan diren. Antzezlana Baztartxo antzokian izango da, igandean, 12:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide