'La casa de Jack', 'The old man & the gun' eta 'Cómo entrenar a tu dragón 3' filmak, asteburuan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 13a, 09:55

Datorren asteburuan, 'La casa de Jack', 'The old man & the gun' eta 'Cómo entrenar a tu dragón 3' filmak eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian.

Zine forumari dagokion 'La casa de Jack' filma ostiralean 22:00etan emango dute. 'The old man & the gun' helduentzako filma, bestalde, zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan eskainiko dute. 'Cómo entrenar a tu dragón 3' haurrentzako filma, berriz, igandean 17:15ean emango dute. Ikusi filmen aurrerapen bideoak:

'La casa de Jack' filma

'The old man & the gun' filma

'Cómo entrenar a tu dragón 3' filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide