EH Bilduk hirugarren auzo bilera egingo du gaur

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 12a, 09:15

Jausoro auzunea.

EH Bildu koalizioak hirugarren auzo bilera egingo du gaur, martxoak 13, Jausoroko Txuri Urdin elkartean.

Txalonerreka, Altzibar, Ipintza eta Jausoro auzoetako bizilagunekin elkartuko dira koalizioko ordezkariak, «auzoetako beharrak bertatik bertara ezagutzeko eta auzotarrekin iritziak trukatzeko». EH Bilduk egingo duen hirugarren auzo bilera izango da gaurkoa, eta 19:30ean hasiko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide