Azken faseetan da XLV. Atano Buruz Buruko Txapelketa

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 11a, 15:00

Txapelketako partida bat. (Argazkia: Oteiza elkartea)

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak antolatutako XLV. Atano III.a Buruz Buruko Pilota Txapelketa azken faseetan da. Aste honetan hasiko dituzte final-laurdenak eta finalerdiak gaztetxoek.

Gaur, astelehena, 9 urteko neska mutilen txapelketako finalaurdenak jokatuko dituzte, 17:15etik aurrera. Hona hemen partidak:

Iker Garate - Iker Oruesagasti

Xabat Sudupe - Pello Alkorta

Joanes Juaristi - Araitz Arellano

Erik Aristegi - Unai Oruesagasti

 

Etzi, martxoak 13, 8 urteko mutilek eta 10 urteko mutilek finalerdiak jokatuko dituzte, 17:15etik aurrera:

8 urtekoak

Aitor Meda - Ibai Etxeberria

Unax Oteiza - Yaret Romero

 

10 urtekoak

Julen Etxaniz - Urtzi Segurola

Aritz Aizpurua - Oier Juaristi

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide