Imanol Larrañaga nagusi Arriarango proban

Maxixatzen.eus

Imanol Larrañaga txapela buruan duela. (Argazkia: Goierriko Hitza)

Imanol Larrañaga mendi lasterkari azkoitiarrak Xabier Mendizabalen oroimenez joan den zapatuan Arriaranen jokatu zen proba irabazi du.

Ordubete, 50 minutu eta 29 segundo behar izan zituen Larrañagak 1.300 metroko desnibel metatua zuen 23 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bidean lokatz gutxi zegoenez, lasterketa azkarra jokatu zuten parte hartzaileek. Azkoitiarrak 46 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatuari. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide