'Txibilter'-ek irabazi ditu Baztarrikaldeko asto probak

Maxixatzen.eus 2019ko martxoaren 11

Baztarrikaldeko jaiak asto probekin agurtu dituzte. X. Joxe Astarbe Saria jokatu dute Azkoitiko Txibilter eta Koatei baserrietako astoek eta Gointziar itziartarrak. Azkenean, Asier Garate 'Txibilter'-ek irabazi ditu aurtengo mantak, nagusitasunez. 

Honela gelditu da sailkapena:

1- Txibilter: 65 plaza, 2 zinta eta 2.10 metro.

2- Aitor Gointziar: 60 plaza eta 2 zinta.

3- Koatei: 59 plaza justuak.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide