Guztira hiru etapa burutu dituzte Alesonek eta Oñederrak, eta hiruretan lehen postuan amaitu dute azkoitiarrek.. Lehen etapan 41,5 kilometro egin dituzte, bigarren etapan 39,85 kilometro eta azken etapan 38,63 kilometro. 4.400 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan dute bi azkoitiarrek helmugako lerroa zapaldu aurretik.
Castello probintzian jokatu da lasterketa eta bederatzi herri zeharkatu dituzte. Castello hiritik abiatu ziren joan den ostiralean eta Morellan izan du helmuga. Pyrenees Stage Run mendi lasterketan bigarren postua lortu ondoren, lehenak izan dira Castellon. Hurrengo lasterketa Enkarterrin jokatuko dute Alesonek eta Oñederrak, Enkarterrin.