1981etik plazara atera gabe dagoen harriarekin zortzi harri-jasotzaile lehiatu ziren: Imanol Illarramendi 'Kortaberri', Jokin Eizmendi, Joseba Ostolaza, Beñat Telleria, Sergio Mielgo, Aimar Galarraga, Gorka Etxeberria eta Jexux Mari Iruretagoiena 'Izeta III.a'. Sei minutuko txanda bana egin behar izan zuen bakoitzak. Azkenean, 12 aldiz harria jasota, Eizmendik jantzi zuen txapela. Bigarren postuan, 'Kortaberri' gelditu zen bederatzi jasoaldi eginda eta hirugarren postuan, berriz, Etxeberria, zortzi jasoaldirekin.
Harri-jasotzaileen ondoren, berriz, Aitzol Atutxa, Iker Vicente eta Mikel Larrañagak kanaerdiko zortzi pago ebaki behar izan zituzten. Vicentek bukatu zituen lanak lehendabizi, eta berak jantzi zuen txapela.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria.