Durangoko abesti feministen lehiaketako finalean da Silence

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 8a, 10:25

Silence taldea. (Argazkia: Silence)

Durango Herri Akordioa taldeak Martxoak 8 dela-eta antolatutako abesti feministen lehiaketaren finalean da Silence musika talde azkoitiarra. Bihar, martxoak 9, izango da finala, Durangon.

'And I try' abestiarekin sartu da Silence musika talde azkoitiarra Durango Herri Akordioa taldeak Martxoak 8aren inguruan antolatutako lehiaketan. Aurtengoa bigarren edizioa da, eta bihar, martxoak 9, defendatuko dute euren abestia, 19:00etatik aurrera, Durangoko Santa Maria arkupean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide