Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Iragana lahar eta larrosa' antzerkirako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 8a, 09:30

Bihar, zapatua, Baztartxon izango den 'Iragana lahar eta larrosa' antzerkia ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

Honako bi bazkide hauek eskuratu dituzte sarrerak: Inazio Zabaleta eta Onintza Alberdi. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena hau zen: Lourdes Imaz.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak. 18:30ean irekiko da leihatila.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak, eta mila esker guztioi. Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide