Maxixatzen elkarteko emakumeek bat egin dute M8ko grebarekin

Maxixatzen.eus

Martxoaren 8an Maxixatzen Elkarteko emakume langileok greba egingo dugu, Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez. Hori dela eta, atari honen informazio jarioa ez da ohikoa izango.

Hauek dira Sostenipe talde feministak gaurko deitutako ekintzak:

- 10:00etan, emakumeok* plazan. Egun osoan egongo dira plazan.

- 11:00etan, kafe tertulia, plazan.

- 13:00etan, kazerolada plazan.

- 14:00etan, bazkari autogestionatua —bakoitzak berea eraman behar du—, plazan.

- 16:00etan, Amaia eta Andrearen kontzertua, plazan.

- 18:00etan, gorputzak mugitzera, plazan.

- 19:30ean, mosaikoa, plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide