Azpeitiko Basazabal jauregia eraberritzearekin egin dute idatziaren aurkikuntza. Martin Zurbano Tuyko obispo eta inkisizioko aholkulari azpeitiarrak Alejandro VI.a aita santuaren aurrean egindako hitzartze bat dago jasota inkunablean. 1496. urtekoa da Oratto de Passione Domini izenburudun latinezko idazkia, eta Erroman editatu zuten. Vienako liburutegitik berreskuratu dute inkunablea. Horren inguruan hitz egin du Mendizabalek Euskal Telebistak kameren aurrean.