Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 7a, 11:36

Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte.

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, martxoak 7:

Atraskua: txorizo egosia eta irasagarra gaztarekin.

Dean: patata tortilla, pantumaka eta gisatua.

Etxe-Aitz: txorizo egosia eta oilasko hegoak.

Latz: arrain pastela, mingaina saltsan eta urdaiazpiko egosiaren eta gaztaren nahaskia.

Tta-kun: kroketa eta saltxitxa hirugiarrarekin.

Zurt: espinaka pastela baratxuriarekin eta arrautza egosia cheddar gazta eta tomatearekin.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide