Asistentzia eredua hobetzen ari dira, eta hori dela eta, hitzordua eskatzean galdera batzuk egingo dituzte. Horrela, gaixoaren beharrei erantzuteko, profesional egokienera bideratuko dituzte.
Administrazioko langileak
Gaixoaren beharrei erantzuteko lehenengo harremana izango da.
Bera da gaixoari ondoen lagun diezaiokeena: bere eskaerari berak erantzunez, edo bestela, beharrizanaren arabera, medikuarenera edo erizainarena bideratuz.
Horretarako, lehendabizi informazioa eskatuko dio gaixoari, konfidentzialtasuna urratu gabe:
-Behar administratiboa: informazioa, osasun txartela, osasun karpeta, txostenak, errezetak, baja parteak…
-Gaixoaren beharraren arabera, txanda egokiena eskainiko dio (eskaera telefonoz erantzun, medikuarekin txanda adostu, erizainarekin txanda adostu…).
Erizaintza
Prezesu akutuetan eta kronikoetan, edota behar berrietan, gaixoaren erizaina izango da balorazioa egin eta aholkuak emango dituena.
Medikua
Gaixotasunen diagonosia eta tratamendua egingo du.
Emagina
-Haurdunaldia edota erditze ondokoa.
-Kontrazepzio aholkuak eta monopausia.
Odontologoa
Hortz osasuna eta PADI.
Gaixoak telefonoz zer galdetu dezake?
- Zainketari, medikazioari, hitzorduari… buruzko zalantzak.
- Bere osasun bilakaera aipatu.
- Dituen hasierako sintomei buruzko zalantzak.
- Txosten medikoak, alta txostenak, bolanteen kopiak…eskatu.
- Tramite administratiboak.
- Osasun etxearen ordutegitik kanpo, Aholku Sanitarioa: 900 203 050.