Haleema Sadia Azkoitiko bizilagun ohia, 'Ur Handitan' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 6a, 12:25

Haleema Sadia.

2010ean etorri zen Azkoitira Haleema Sadia (Chandela, Pakistan, 2001). Atzo, asteartea, ETB1eko 'Ur Handitan' saioan elkarrizketatu zuen Xabier Madariaga aurkezleak. Euskal Herrian bizi diren munduko emakumeak izan zituzten hizpide atzoko saioan.

Egun Agurainen bizi da Haleema Sadia. Jatorriz pakistandarra da, baina zortzi urtetatik hamabiru urte bete arte Azkoitian bizi izen zen. Pakistandik Azkoitira etorri zenean nabaritu zuen desberdintasunik handiena «askatasuna» izan zela azaldu du saioan. Bere ama eta amona «Pakistanen bezala» bizi direla esan du, «etxetik ia irten ere ez» direla egiten.

Euskara Azkoitian bi-hiru urtean ikasi zuen Sadiak, eta azaldu du gaztelania baino lehen ikasi zuela. Azkoitian «gaztelaniazko hitz bakar bat ere ez» zekiela esan du Sadiak Madariaga aurkezlearen aurrean. Pakistanera «bisitan» joango litzakeela esan du, «baina ez bizitzera». Bere gurasoen erabakiz, ordea, datorren urtean Pakistanera joango da ezkontzera. «Oso pozik» agertu da horregatik.

Saioa osorik ikusteko egin klik loturan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide