Errigoraren kanpaina berria martxan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 6a, 20:16

Nafarroako euskalgintza eta ekoizleak laguntzeko Errigoraren kanpaina martxoaren 7tik 22ra izango da, eta Azkoitiko hainbat puntutan egin ahal izango dira produktuen eskaerak.

Bihartik aurrera, eskaerak bi modutan egiteko aukera izango da: online errigora.eus webgunean edo Azkoitiko hainbat tokitan banatuko diren eskuorriak beteta: Hizki papertegian, Lujanen, Biziloren, AEKn eta Orekan.

Apirilaren 10ean olioaren bila pasatu beharko da, eta maiatzaren 29an kontserben bila. Berdura Plazako lokalean banatuko dira kaxak, goizetan, 11:30etik 13:00etara eta, arratsaldetan, 18:00etatik 19:30etara. Ordainketa produktuak jasotzean egin beharko da.

Eskaintzak azken urteetako ildoa jarraituko du, baina aurtengoan bi berritasun nagusi izango ditu kanpainak: arroza eta kamisetak. Kamisetak olioarekin batera banatuko dira, marka ikustarazteko zein komunitatea indartzeko asmoz (5 euroan eskainiko dira). Arroza, berriz, kontserbekin banatuko da, baina online bakarrik eskatu ahal izango da, stock mugatua baita.

Tokiko produktuak kontsumitzeak dituen onurak azpimarratuko dituzte kanpaina berri honetan, urrunetik produktu horiek ekartzeak ingugiroan eta sozionomikoki sortzen dituen arazoak azaleratuz. Ikusi aurtengo kanpainarako prestatu duten bideoa:



Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide