Sarrerak 5 euro balio du aurrez erosita, eta egunean bertan erosiz gero, 7 euro kostako da.
Taldeak bi emanaldi eskainiko ditu: martxoaren 22an, ostirala, 21:30ean eta hilaren 23an, zapatua, 18:30ean.
Sinopsia
Urteak itxita daramatza Dumontarren kabaret zaharrak baina Rose eta Juliettek ateak berriro irekiko dituzte. Lokal honetan hainbat artista arituko dira bezeroen egonaldia arintzen. Baina artista hauen egonaldia ez da batere arina izango. Teilatu desberdinen azpian jaioak eta berdinaren azpian elkartuta, euren biziak, ametsak eta ametsgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak. Bertan emango diren tirabiren testigu izango da ikuslea Cedric Flamcourtek gidatuta.