Emakumeak Ahalduntzeko ikastaroetako batukada taldea kalera irtengo da

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 5a, 18:35

(Argazkia: Batukada Feminista)

Bihar, asteazkena, herriko kaleak girotzen ibiliko dira Emakumeak Ahalduntzeko ikastaroetan parte hartzen duten batukadako kideak, datorren ostirala Martxoak 8 dela eta.

Taldea bi astez behin elkartu ohi da lokal itxi batean, baina bihar danbor hotsak lau haizeetara zabalduko dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatuz, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Taldea 17:30ean aterako da Elkargunetik eta herrigunean ibiliko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide