Jone Zabaleta hirugarren, Espainiako unibertsitate mailako kros txapelketan

Maxixatzen.eus

Jone Zabaleta.

Jone Zabaleta Larrañaga (Azkoitia, 1998) atleta hirugarren sailkatu zen atzo, igandea, Graon (Castello, Espainia) jokatu zen Espainiako unibertsitate mailako kros txapelketan.

Lleidako (Espainia) unibertsitatea ordezkatu zuen, eta unibertsitateka ere hirugarren postuan sailkatu ziren. Pista estalia eta kros denboraldia amaitu dira Zabaletarentzat, eta orain aire libreko pistan arituko da abuztu amaierara arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide