Gaur hasiko gara banatzen martxoko Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 2a, 09:55

Martxoko azala.

Gaur, zapatua, hasiko gara banatzen martxoko Maxixatzen. Azaleko protagonista dira martxoan Baztartxon estreinatuko duten 'K-Baret' antzerki musikaleko lagunak. 

Horrez gain, Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzko erreportajea, Xabi Oroz saskibaloi jokalari azkoitiarrari egindako elkarrizketa, eta Egoitza Kalera taldearen gutuna irakurtzeko aukera izango dira. Atal nagusi horiez gain, 2019ko bigarren hilabetea argazkietan jaso dugu, Unai Izagirre Erniarraitzeko kideak mozorroak gaitzat hartuta bi bertso egin ditu eta Joseba Peña Hizkuntza Eskolako kideak eskolaren balorazioa egin du. Hileko argazkixe, iritziak, Komunitatien leixue, jolasak, martxoko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berrian. Hona hemen azala:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide