'Inaziotar Bidea Euskadin' dokumentala ikusgai doan, Intsausti Jauregian

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 28a, 17:14

Martxoaren 7an, datorren ostegunean, Intsausti Jauregian 'Inaziotar Bidea Euskadin' dokumentala aurkeztuko da. Lehenengo bertsioa gaztelaniaz egin dute, baina asmoa beste hizkuntza batzuetara itzultzea da.

Inazioatar Bidea Azkoititik igarotzen da bere lehen kilometroetan, eta dokumentalean Azkoitiak badu bere protagonismoa eta eragina. Hitzordua 18:00etan izango da. Aretoak plaza kopuru mugatua duenez, gehienez 50 bat lagunekoa, emanaldira joateko aurrez erreserba egitea eskatzen da. Bi modutara har daiteke aurrez tokia: 943 85 71 70 telefonora deituta edo kultu@azkoitia.eus helbidera mezua bidalita erreferentzia gisa DOCUMENTAL CAMINO IGNACIANO jarrita.

Emanaldia doakoa da, eta erreserbaren ordenaren arabera gordeko dira plazak. Erreserba egiteko aukera zabalik egongo da lekua betetzen den arte edota martxoaren 7ko 13:00etara arte. Erreserba bidez, plazak ez balira beteko, egunean bertan publikoa iristen den ordenan sartuko litzateke.

Dokumentala Luanma Films produkzio etxeak ekoiztu du Basquetourrek eskatuta eta Iraurgi Berritzenen lankidetzarekin. Grabaketa bi atal ditu, bakoitza 50 minutu ingurukoa eta biak aurkeztuko dira 15 minutuko atsedenaldia eginez lehenengoaren eta bigarrenaren artean.

Dokumentalaren helburua da Inaziotar Bidea erakustea eta balioan jartzea Euskaditik igarotzen den tartean. Oscar Terol aktore ezaguna da protagonista erromesaren paperean. Lanak, batetik, bidearen alderdi espirituala eta izatearen arrazoia erakusten ditu, eta bestetik, paisaiak, herriak eta bidean zehar aurki daitekeen ondare historiko, artistiko eta espirituala, Loiolako Santutegian hasi eta Arabar Errioxako Lapuebla de Labarka herrira bitartean.

Protagonista, erromesa, bidean zehar giltzarri diren hainbat pertsonairekin elkartzen da elkarrizketak mantenduz, plano ikusgarri eta Inaziotar Bidearen paisaien edertasuna azaltzearekin batera.

Dokumentala telebistan botako dute, baina aurrez Inaziotar Bideak zeharkatzen dituen herrietan ari dira proiektatzen bertakoei primizia gisa aurkezteko. Lehenengo bertsioa gaztelaniaz egin dute, baina asmoa beste hizkuntza batzuetara itzultzea da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide