Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 28a, 11:15

Atraskua tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte.

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, otsailak 28:

Atraskua: patata tortilla eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, haragi-bolak eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: gulak urdaiazpikoarekin eta kroketak.

Latz: bakailau nahaskia, etxeko kroketak eta arrain pastela.

Tta-kun: haragi-bolak eta pantumaka.

Zurt: txorizo egosia eta urdaiazpiko egosiarekin eta gaztarekin egindako pastela.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide