San Emeterio eta San Zeledon eguna ospatuko dute igandean, Martirietan

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 28a, 09:43

Martirieta auzoa.

Datorren igandean, martxoak 3, San Emeterio eta San Zeledon eguna ospatuko dute Martirieta auzoan.

Hasteko, 11:30ean, meza egingo dute Martirietako elizan, auzoko hildakoen alde. Segidan, hamaiketakoa eskainiko dute Martirietako auzo elkartean, eta hainbat trikitilarik girotuko du otordua.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide