Zozkatu ditu Maxixatzenek Joseba Irazoki eta Lagunak kontzerturako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 28a, 09:33

Ostiral gaueko Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen kontzertua ikusteko bi sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Matadeixeren laguntzarekin. Hona hemen irabazlearen izen-abizenak:

Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak 'Zu al zara' diskoa aurkeztuko du bihar, martxoak 1, Matadeixen. Maxixatzenek bazkideen artean bi sarrera zozkatu ditu, emanaldia bertatik bertara ikusteko, Matadeixeren laguntzarekin. Kontzertua 22:30ean hasiko da.

Honako bazkideak irabazi ditu sarrerak: Xabier Arenaza. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena honako hau zen: 11 abesti.

Irabazleak Matadeixen jaso beharko ditu sarrerak kontzertuaren egunean.

Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuenoi!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide