Katu beldurrezko eleberria idatzi du azkoitiarrak, Iñigo Dierez izen artistikoarekin sinatua. Bere sare sozialetan azaldu duenez, «emaitzarekin oso pozik» dago, eta gaineratu du asko eskertzen diela Xabier Mendigureni eta Elkar argitaletxeari, bere alde egindako apustuarengatik.
Azalpenen aurretik amaren aldeko aitona eta eta Jasone Osoro izan ditu gogoan Dierezek. Aitona «idazle eta irakurle amorratua» zela azaldu du. Jasone Osorok, berriz, «inpresioa» egin ziola aitortu du 10 urte zituela ikastola bisitatu zuen egunean. Literaturarekiko «grina» Osorok piztu ziola ere adierazi du. Stephen King ere bere hitzetan izan du Dierezek, irakurle bezala «gehien gozarazi» dion idazlea baitu King.
Bullyng-a eta beldurrezko kontakizuna
Asierrek bullyng-a jasango du 'Katu' eleberrian du hiru pertsona inorozen partetik, baina halako batean katu beltz bat agertuko zaio bizitzan. Katuak hitz egiten du eta proposamen bat egingo dio Asierri: hiru tentelak hiltzeko gai dela azalduko dio. Ordainetan, ordea, katuak laugarren pertsona bat —Asierrek gehien maite duena— berekin eramango duela azalduko dio eleberriko protagonistari. Eleberriarekin mezu bat azpimarratu nahi du Dierezek. «Hartzen ditugun erabakien arduradunak pertsonak gara, eta ontzat hartu behar ditugu», azaldu du idazle azkoitiarrak.
Hona hemen Katu nobelaren azala: