Zuriza haranean gozatua hartu dute mendiko eskian Azkoitiko hainbat mendizalek

Maxixatzen.eus

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, aurtengo lehendabiziko mendiko eski irteera egin zuten hainbat mendizalek joan den asteburuan.

Giro paregabea izan dute eta mendiko eskirako baldintza bikainak eduki dituzte. Larunbatean Pirinioetako Petrechema (2.271m) eta Paquiza de Linzolara (2.104m) igo zituzten, itzuli zirkular bat eginez. Igandean, berriz, giro eguzkitsuarekin jarraituz, Gamuetako (2.324m) tontorrean egon ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide