Ohiko udalbatzarra egingo da gaur

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 27a, 11:00

Azkoitiko Udala.

Gaur, otsailak 27, Udalaren ohiko osoko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura areto nagusian. Urteko lehen udalbatzarra izango da. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute.

Besteak beste, hizpide izango dituzte 2019. ekitaldiko udaleko lanpostuen zerrenda aldaketa eta zaborraren tasa. EAJk, berriz, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako erakunde adierazpena aurkeztuko du. Irakurri eguneko gai zerrenda:

  • Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  • 2019. ekitaldiko Azkoitiko Udaleko lanpostuen zerrendaren lehen aldaketa: hasierako onespena.
  • 2019. ekitaldiko ordenantza fiskalen akats zuzenketa: zaborraren tasa.
  • EAJ-PNV udal taldeak Martxoak 8 Emakumeen egunaren inguruan aurkeztutako erakunde adierazpena.
  • Behin betiko onespenen berri ematea.
  • Aurrekontuari buruzko informazioa.
  • Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide