San Martingo zenbait espaloi berrituko ditu Udalak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 26a, 16:11

Zalduntxoen kaleko 4. zenbakiaren aurrekaldeko espaloia berrituko dute. (Argazkia: Azkoitiko Udala).

Udalak Zalduntxoen kalea, Beidazar eta Nemesio Otaño kaleetako hainbat gunetan espaloiak konpontzeko lanak esleitu ditu, 182.428,99 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Zalduntxoen kaleko 4. zenbakiaren aurrekaldeko espaloia eta Ertzaintzaren eraikina inguratzen duen espaloia guztiz berrituko dira, Beidazar kaleko aldapatik hasi eta Nemesio Otaño kaleko eskaileretaraino. 

Lanen iraupena bi hilabetekoa da, aurreikuspenen arabera, eta jarduketak ur saneamenduko azpiegituren berritzea ere barne hartzen du, euri urak eta ur fekalak bananduz. Halaber, argiteria sarea eta hainbat farola ere berrituko dira. 

Esleipen prozeduran hiru enpresek hartu dute parte eta Egurki enpresari esleitu diote. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide