Urolako trena margotu du Udane Juaristik Zumarragara bideko bidegorrian

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 26a, 07:00

Urolako trena bidegorriko tunel bateko horman. (Argazkia: Ixabel Jauregi)

Azkoititik Zumarragara bideko bidegorriaren hamabigarren tunelean, Azpeitiko tren geltoki zaharra margotu du Udane Juaristi artista azkoitiarrak. 

Urolako trena Zumarraga eta Zumaia udalerriak Urola errekaren haranean  lotzen zituen trenbide estuko burdinbidea izan zen. Espainiar estatuko lehen linea elektrikoa izan zen. 1926ko otsailaren 22an inauguratu zuten trenbidea, eta 62 urte beranduago itxi, 1988ko otsailaren 2an.

Horma irudi hori duela urte batzuk margotu zuen tunelean Juaristik, 2012. urtean hain zuzen. Teknika mistoa erabilita margotu zuen lana, eta «Urolako trenaren eta bertan ibilitako guztien omenaldi gisa» margotu zuen. Nolabait, bide horretatik pasatakoan garai hartara bidaiatzeko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide