Iruñeko Erorien Monumentua zaharberritzeko, guztira, zazpi proiektu aurkeztu dituzte, eta horietako bat da Nerea Aranbarri arkitekto azkoitiarrak Gorostiaga eta Acilu arkitektoekin batera aurkeztutako 'Pausoz pauso' proposamena.
Iruñeko Erorien Monumentua «kultura ibilbidea» izatea nahi du azkoitiarrak. Hiriaren erliebe desberdinak elkartuz, XXI. mendeko Iruñearen eta Nafarroaren kultura orokorreko gaiak eskaintzeko eta ‘Nafarroako kultura eta sanferminak’ izeneko museoa egiteko. Eraikita dagoena mantentzeko asmoa dute proiektuaren egileek, baina aurkeztutako proposamena egiteko, absideari atxikita beste eraikin bat eranstea jarri dute mahai gainean hiru arkitektoek. Halaber, Askatasunaren plaza eta Serapio Esparza lorategia lotu nahi dituzte alboko galerietatik.
Joan den igandean Euskadi Irratiako 'Amarauna' saioan elkarrizketatu zuten Nerea Aranbarri. Entzun elkarrizketa.