Xabi Oroz hegaleko saskibaloi jokalari azkoitiarrak Urrezko LEB ligako Fundación CB Granada taldean jokatuko du utzita, denboraldia amaitu arte. Urrezko LEB liga amaitzean, Delteco Gipuzkoa Basket taldera itzuliko da berriz, Endesa Ligako azken txanpan laguntzeko. 9 zenbakiarekin arituko da azkoitiarra, Granadan (Espainia). Endesa Ligara igotzeko aukerekin da Orozen talde berria, eta Gipuzkoa Basketen izan ez dituen minutuak izango ditu Fundación CB Granada taldean.
Orozek bere sare sozialetan azaldu du, «ilusioz eta gogoz beteta» dagoela. Halaber, «eskerrak» eman dizkie gertukoei, Gipuzkoa Basket taldeari eta Fundacion Granada bere talde berriari «emandako aukerarengatik». Guztia «azkarra» izan dela azaldu dio Orozek Maxixatzeni. Dagoeneko Granadara bidean da saskibaloi jokalari azkoitiarra.