800 sinadura bildu ditu lehen egunetan Egoitza Kalera taldeak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 25a, 12:30

Hainbat herritar sinadurak biltzen. (Argazkia: Maxixatzen)

Egoitza Kalera taldeak 800 sinadura bildu ditu lehen bi egunetan. Joan den zapatuan, otsailak 23, hasi ziren sinadura bilketarekin, eta gaur, astelehena, eman diote jarraipena.

Egoitza Kalera taldeak 800 sinadura batu ditu dagoeneko. Joan den zapatuan hasi zen taldea sinadura bilketarekin. Eliz atarian jarri zuten mahaia, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta 700 sinadura baino gehiago batu zituzten. Gaur, astelehena, jarri dute mahaia plazan, 12:00etatik 12:30era, eta 800 sinadurako langa gainditu dute.

«Herritarren izenean» erakundeei eskaera egin nahi diete «Azkoitiko San Jose Egoitza kalera hurbiltzeko». Egoiliarren egoitza herrigunera gerturatzeko eskatu asmoz, herritarren sinadurak batzen hasi da Egoitza Kalera taldeak. Zapatuetan 11:00etatik 13:00etara egongo dira, eliz atarian; eta astelehenetako pentsiodunen elkarretaratzean, Kontzejupean. Gaur egun egoitzak duen kokapena ez zaie iruditzen «egokia» denik, «ez bertan bizi direnentzat, ez haiek bisitatzera etortzen direnentzat», azaldu dute Egoitza Kalera taldeko lagunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide