Pentsiodunen aldarriak, etenik ez

Maxixatzen.eus

Pentsiodunak, plazan. (Argazkia: Maxixatzen)

Gaur ere, astelehenero bezala, dozenaka herritar bildu dira herriko plaza nagusian egindako pentsiodunen elkarretaratzean.

Pentsio duinen alde zioten karteltxoak eskuetan hartuta bildu dira pentsio «duinen» alde protesta egiteko, dozenaka herritar. Datorren astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazako eskailerak beteko dituzte protestan jarraitzeko. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei dei egin diete astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko. Datorren astelehenean ere 12:00etan plazan egingo dute kontzentrazioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide