Iazko abenduan Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek adierazi bezala, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen berritzeko eta hobetzeko lanei Aizpurutxoko zeharbideko obren izapidetzea hastearekin eman zaie. Izan ere, Aizpurutxoko lanen jendaurreko prozesua abian da atzoko, otsailaren 21eko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak jasotzen duen moduan.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 337.291.11 eurokoa da (%21eko BEZ barne) eta lanak egiteko epea lau hilabetekoa, obra plangintzaren arabera betiere. Horixe izango da GI-631 errepidea hobetzeko proiektuaren barruan egingo den lehen jarduketa.
Errepidearen hobekuntza proiektuak hiru bide-zatitan aurreratzeko erreiak eraikitzea aurreikusten du eta Foru Aldundiak lehentasuna ematen dio T2 bide zatiari. Zati horren exekuzio proiektua ere egina dago.